Bosgarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Gizarte Zerbitzuetako “Dolores Ibarruri” Sarietarako deialdia egin du. Ekimen soziala eta irabazi asmorik gabeko pertsona eta erakunde pribatu zein publikoen lana bultzatzea eta aitortzea dira ekimen honen funtsezko helburuak, gizarte bidezkoagoa, solidarioagoa eta edozein desberdintasun ezabatzeko prest dagoena lortze aldera.
Urte hauetan zehar, gizarte zerbitzuen arloan Euskadin jardun duten pertsonei eta gobernuz kanpoko erakundeei erakundeen aldetik onespena eta babesa emateko balio izan dute. Haien ekarpena, konpromisoa eta partaidetza erabakiorrak izan dira, zalantzarik gabe, egungo Gizarte Zerbitzuen Euskal Sarea garatzeko.
Bestetik, ohiko euskarriak zein teknologia berriak baliatuz, komunikabideek bete duten, betetzen duten eta beteko duten zeregin garrantzitsua aitortzekoa da, elkartasuna eta justizia soziala bezalako baloreak hedatzeko eta desberdintasunak desagerrarazteko, gizarte zerbitzuekin lotutako berrien tratamendu gizatiarra eta zintzoa erabilita.
Sariak finkatuta daudelarik, pertsona eta erakunde hartzaileentzako pizgarri izan nahi du edizio berri honek, hartzaile horiek lanean jarri dezaten, gizarte-bitartekaritzako arloan ahaleginak areagotu ditzaten eta, horrela, Gizarte-zerbitzuen Euskal Sarea indartu, euskal herritar guztientzak kalitatezko sarea osatzeko. Administrazioek eta gizarte-eragileek, denon artean, sarea hobetu egingo dugu.