Laugarren urtea da, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Gizarte Zerbitzuei buruzko Dolores Ibarruri Sariak antolatzen dituela. Ekimen honek hauxe du helburu nagusi: pertsonek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek -publiko zein pribatu-, gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa, desberdintasunak kentzeaz arduratzen dena, lortzeko egin ohi duten gizarte-ekimena eta lana sustatu eta aintzat hartzea.
Saria horiek, ordea, lan hori jendaurrean aintzat hartzeko ere antolatzen dira, hain zuzen ere, Administrazio Publikoek Euskadiko gizarte-zerbitzuetan diharduten pertsonei eta gobernuz kanpoko erakundeei lagundu eta sustatzeko taxutzen dituzten politiken osagai baitira. Izan ere, ez Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sarea ez gizarte zerbitzuak ezin dira ulertu gizarte zerbitzuetan lan egiten duten pertsonen eta erakundeen ekarpenik eta ahaleginik gabe.
Lan hori komunikabideetan gero eta gehiago eta maizago ager dadin, hots, komunikabideetan merezi duen aintzatespena lor dezan eta mass medien gizarte-konpromisoa lor dezan, Dolores Ibarruri Sarien laugarren edizioan, berrien tratamendu egokia ere sarituko da, baita komunikabideetan gizarte-baloreak (justizia, berdintasuna, elkarrizketa, indarkeriarik eza...) zabaltzea ere.
Sendotu egin dira sariak, eta gure nahia da, aurtengo Sariak, sarien hartzaileen pizgarri izan daitezela, gizartegintzan buru-belarri lan egiten jarraitzeko, gehiago ahalegintzeko eta Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sarea indartzeko, euskal herritarrik ez baitago sare horretatik at, guztiok baitugu edo izango baitugu, nolabait, sare horren beharra.